
Maialen Agirre eta Olatz Foruria saritu dituzte Muruetan
Murueta Mihiluze telebista saioan parte hartu eta irabazi egin zuten pasa den Aste Santuan.
o. zabalondo
San Isidro jaiak aprobetxatu ditu Muruetako Udalak herriko Maialen Agirre eta Olatz Foruria gazteak saritzeko. Pasa den Aste Santuan ETB1-eko Mihiluze saioan parte hartu zuten Muruetako bi gazteek. Programan parte hartu ez ezik, irabazle izan ziren. Sari horri esker familiarekin Port Aventurara parkera joango dira biak. Aukeratu dute data, eta uztailaren 1etik 4ra bitartean joango direla adierazi dute.
Bestalde, Muruetako Udalak «herriaren izena Euskal Herrian ezagutzera emateagatik» gazteei sari bana eman zien San Isidro egunean. Plaka bana hartuta «pozik» agertu ziren biak.
Hitzaldia
Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.