
Gozogintza ikastaroa antolatu du Udalak udaberri kulturalaren baitan
Murueta Aukera berdintasunerako ekintzen barruan antolatu dute, eta 14 laguneko bi talde ari dira ikastaroa hartzen.
olaia zabalondo
Muruetako Udalak udaberriko ekintza kulturalen egitarauaren barne, gozogintza ikastaroa antolatu du. Ikastaroa sexuen arteko aukera berdintasunerako ekintzen artean planteatu du Udalak, eta emakume eta gizonezko guztiei zuzenduta dago. Hala ere, gizonezko bakarra dago gozogintza ikastaroan.
Lehenengo aldiz antolatu du Muruetako Udalak gozogintza ikastaroa. Lurdes Eskibel eta Iratxe Torrontegi dira arduradunak. Euren esanetan, «gauza desberdina legez antolatu dugu ikastaroa». Jende askok eman zuen izena. Hori dela eta, bi taldetan banatu behar izan dituzte. «Hasiera batean gure asmoa talde bakarra egitea zen, baina klase batean 28 pertsona izatea ezinezkoa da. Beste batzuk kanpoan geratu behar izan dira». Eguaztenetan batzen da talde bat, eta bestea zapatuetan.
Datorren urtean berriro
Gozogintza ikastaroa martxoan hasi zen, eta dagoeneko hiru klase eman dituzte. Ikastaroa amaitzeko oraindik bi klase falta zaizkie, baina antolatzaileen ustetan, «ikastaroa labur geratuko zaigu».
Sei ordutan hainbat postre egiten ikasi dituzte; besteak beste, ijito-besoa, bizkotxoa, mostatxoiak, sagar pastela, euskal pastela eta trufak. «Bi orduko klase bakoitzean hiru gauza egiten ditugu. Arazoak labeagaz izaten ditugu. Eskola zaharreko eskaratzean labe bakarra dago eta askotan ez digu denborarik ematen dena bertan sartzeko; beraz, norbaitek eramaten du etxera lasai egiteko».
Datorren urtean gozogintza ikastaroa berriro antolatzeko asmoa agertu dute, «jendea oso gogotsu ikusten dugu, eta asko ikasten ari gara. Ikastaroaren arrakasta ikusita datorren urtean berriro antolatu beharko dugu».
Udaberriko ekintza kulturalen egitarauan beste hainbat gauza aurreikusi dituzte: xake txapelketa, gaztetxoentzako pelikula ikustaldiak edota kirol jarduerak, besteak beste.
Musika
Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.