
Udaletxe berriaren proiektua lehiaketara atera du Udalak
Murueta Hilaren 26an amaituko da Eleizaldeko udaletxe berriaren proiektuak aurkezteko epea.
olaia zabalondo
Muruetako Udalbatza udaletxe berria eraikitzeko asmoa du, Eleizalden. Horretarako, proiektua norbaiti adjudikatu aurretik lehiaketara atera du Udalak, eta proiektuan interesa duten teknikariek otsailaren 26ra arteko epea izango dute berau aurkezteko.
Jabier Ondarza Muruetako alkatearen hitzetan, «udaletxea lekuz aldatzeko dagoen kezka aspaldikoa da eta aldaketa burutzeko ahaleginak lehenagotik datoz».
Lehenengo eta behin, Eleizalde inguruan leku edo lurraren jabetza lortzera zuzendu ziren ahaleginak, «lekuak duen kokapena, tipologia eta historiagatik abadetxea aukeratu genuen toki egokiena bezala», dio Ondarzak.
Erabakia hartu ondoren, eta abadetxea leku egokiena zela pentsatu ostean, Muruetako Udala apezpikutzagaz negoziatzen hasi zen. «Baimena eskatu behar genuen, ezin dugu aldaketa egin beraien baimenik gabe. Eta pozik gaude negoziaketak arrakastagaz burutu zirelako».
Proiektuaren sasoia
«Apezpikutzaren baimena izanda, proiektua martxan jarri behar dugu orain». Abadetxea goitik behera berriztu nahi dute. Barruko espazioak banandu behar dituzte eta tokia udaletxe batek behar duen ekipamenduz hornitu behar dute.
Abadetxearen berritze lanak aurtengo udan hastea espero du Muruetako alkateak, «gauzak astiro doaz baina behin lanak hasita, bi urteren buruan dena prest izatea espero dugu».
Gaur egun, Muruetako udaletxearen egoitza errepide ondoan dagoen Flores etxean dago, «eta herriaren erdialdetik oso bazter dagoela konturatu gara». Bestalde, alkatearen ustetan, «lekualdaketak betekizun administratiboa herriragotu ezezik, Eleizaldeko herri nukleoa bera ere indartuko luke».
Hitzaldia
Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.