Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Murueta
2008ko abenduak 2, Martitzena

;2008-02-01;Muruetako Udalak diruz lagunduko du HITZA. Murueta 2007ari dagokionez, 1000 euroko laguntza ematea onartu zuen udalbatzak abenduan egindako osoko bilkuran.

Muruetako Udalak diruz lagunduko du HITZA

Murueta 2007ari dagokionez, 1000 euroko laguntza ematea onartu zuen udalbatzak abenduan egindako osoko bilkuran.

olaia zabalondo

Beste behin ere, Muruetako Udalak 2007ko abenduko osoko bilkuran BUSTURIALDEKO HITZA diruz laguntzea onartu zuen. Udalbatzak hartutako erabakia helarazteko bildu ziren atzo Jabier Ondarza, Muruetako alkatea eta Oihana Cabello BUSTURIALDEKO HITZAko zuzendaria.

2007ari dagokionez, 1000 euroko diru laguntza emango dio Muruetako Udalak eskualdeko egunkariari. Jabier Ondarza, alkatearen esanetan, «hiru euro emango ditugu biztanleko, kontuan izanik Muruetan 310 biztanle inguru direla».

«Diru laguntza apala da, udaletik ez dugu eragozpenik laguntza hori emateko», azaldu du Muruetako alkateak.

Laguntza mantenduko dute

2006an Muruetako Udalak diruz lagundu zuen HITZA eta horrela egin du 2007ari dagokionez ere. «Aurrerantzean ere ez dugu arazorik izango diru laguntza hori mantentzeko».

Muruetako Udalak HITZA proiektua lagundu nahi du, «guretzat ez da bakarrik diru laguntza, baizik eta proiektuari berari baietza ematea». Zentzu horretan ere egitasmoak Muruetako Udalaren laguntza izaten jarraituko duela dio Ondarzak.

«Gaur egun, eskualde mailan, gure herrietako informazio zabala ematen duen egunkari bakarra da HITZA, eta informazioa euskaraz ematen du gainera. Orain dela gutxira arte ez dugu horrelakorik izan eta oso positiboa da». Egunkarian jorratzen diren gaien egunerokotasuna azpimarragarria dela gaineratu du Muruetako alkateak.

Bakoitzaren iritziak errespetatuz, udal guztiek lagundu beharreko proiektua da BUSTURIALDEKO HITZA, bere iritziz.

Agenda

Hitzaldia

Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.