
Txerriki Eguna, eguraldi onak lagunduta
Azoka Muruetan baserri inguruko hainbat produktu, animalia eta lan tresna ikusi, dastatu eta gozatu dituzte Eleizalde auzoan
ekaitz goienetxea
Azkenean. Eguraldi ona izan zuten lagun Muruetan antolatutako Txerriki Egunean. Urtero izaten da abenduko lehenengo domekan, eta orain arteko edizioetan aterkiak atera behar izan zituzten Muruetako azokara hurreratutako bisitariek.
Pasa den domekan ez, eguzkiak lagundu zien ia goiz osoan bertakoei, eta Jabier Ondarza alkateak ere eskertu zuen hori.
Baserrietako eta, batez ere, txerritik eratorritako produktuak egon ziren ikusgai eta dastagai Eleizalde auzoan. Batetik, plazako saltokiak (tartean Muruetako baserrietako produktuak saltzen zituen stand-a) eta txerriki pintxoak prestatzen zituen txosna. Bestetik, beharrerako tresnen erakusketa.
Lan tresnak
Frontoian ikusi ahal ziren tresnak, eta tartean, aspalditik erabiltzen ez den eta gaur egun aurkitzea zaila den tresna bat: trakulue, edo idiekin tiratzeko tresna.
Frontoian, bestalde, bertoko basoetako 20 zuhaitz mota inguru ere ikusi ahal ziren. Zuhaixka txikiak ziren, bakoitza bere izenagaz identifikatuta: pinuak, haritzak...
Animaliak ere ikusi ahal ziren. Txerria, ahuntzak, aharia, indioilarra, oilo eta oilarrak, astoak, zaldiak... Hain zuzen, zaldi bi lehiatu ziren probalekuan, 1.300 kiloko harriagaz.
Foruko dantzariak
Hala ere, zaldi proba baino lehenago, Foruko Urdaibai Dantza Taldeko gaztetxoek dakitena erakutsi ahal izan zuten, eguzkipean egindako dantzekin.
Hitzaldia
Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.