
Txerriki Eguna izango da domeka honetan Eleizalde auzoan
Murueta Azokaz gain, dantza saioa, musika, zaldi probak eta basolanen inguruko erakusketa ere izango dira goizean
D. Lauzirika
Urtero legez, aurten ere Udalak Txerriki Eguna antolatu du abenduko lehen domekarako Eleizalde auzoan. Beste behin ere txerrikia izango da euskal produktuen azokako protagonista nagusia.
Goiz osoan zehar txerrikia dastatzeko aukera egongo da. Euria eginez gero ,azoka aterpean egingo dela esan dute antolatzaileek.
Muruetako bizilagunek 10:00-etan emango diote egunari hasiera, meza nagusiarekin. Azoka ordubete beranduago hasiko da.
Aurten herritarrek basoko lanen historia azaltzen duen erakusketa paratuko dute. Basoko eta baserriko lanetarako urteetan zehar muruetarrek erabili izan dituzten tresnak ere egongo dira erakusgai.
Dantzak eta zaldi probak
Urtero Txerriki Egunean hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Horrela, 12:00etan Foruko Urdaibai dantza taldearen saioa izango da plazan.
12:30ean Bermeoko Alegria eta Gernika jatxearen arteko zaldi proba dema izango da. Bizkaiganeko 1.300 kiloko harria erabiliko dute. Bukatzeko, 14:00etan txerriaren zozketa egingo dute.
Hitzaldia
Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.