
Muruetako Udala aspalditik ibili izan da antzinako teilategia berreskuratu guran, eta dagoeneko hasi dituzte gunea berreskuratzeko lanak. Teilategia birgaitzeagaz batera, ingurugiro eta kultur ondareak ere berreskuratzeko proiektua eramango dute aurrera.Hiruzpalau eremu berreskuratuko dituzte, beraz: alde batetik, teilategia birgaituko dute bere tximini eta labeekin, hau da, lehengo lantegia izan zena. Beste alde batetik, trenbidearen gainetik teilategiari lotutako buztin harrobia Ðgaur egun arboladi bihurtuta dagoenaÐ ere berreskuratuko dute. Batel tokia ere konpondu egingo dute, guztira, zazpi batel toki eta pantalan bat eginez. Eta hor ondoan zelai edo berdegune bat egingo dute. «Kontu handiz dabiltza»
Industria ondare horiek zeuden moduan mantentzeko ezin dute edozein makina erabili. Horregatik, batzuk palekin eta atxurrekin ari dira lanean eta makina txiki bat baino ez darabilte. «Kontu handiz dabiltza».Proiektu guztia 2008rako amaituta izatea aurreikusten du Ondarzak. «Udaberrirako ia dena amaituta izatea espero da. Uste dut labeen eta teilategiaren birgaitzea izango dela gehien luzatuko dena, baina 2008ko urtearen barruan amaitzeko asmoa dago».
Proiektua aurrera eramateko 900.000 euro inguruko aurrekontua dute.
Orain teilategia berreskuratzeko aurrelanetan dabiltza. Jabier Ondarza Muruetako alkatearen esanetan, «ikusi behar da tximiaren eta labeen arteko komunikazioa nolakoa zen, produkzio sistema nola aurrera eramaten zuten, makinak non zeuden, lehortegia non zegoen... Gauza guzti horiek aurkitzeko lur guztia mugitzen dabiltza, eta hori da proiektu guztitik gehien luzatuko den aldea».
Eusko Jaurlaritzak, Patronatuak eta Foru Aldundiak ere parte hartzen dute proiektuan.
Hitzaldia
Kepa Dieguezen hitzaldia
BERMEO, Nestor Basterretxea aretoan - 2008-12-02
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.