Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Murueta
2008ko uztailak 9, Eguaztena

2008-04-15 | 12:30:44

Gozogintza ikastaroa egiten ari dira udaberriko ekintza kulturalen barnean

Hainbat pertsonek izena eman zuten eta talde bi osatu behar izan dituzte; hamalau talde bakoitzean.

Muruetako Udalak udaberriko ekintza kulturalen egitarauaren barne, gozogintza ikastaroa antolatu zuen. Ikastaroa sexuen arteko aukera berdintasunerako ekintzen artean planteatu zuen Udalak eta emakume eta gizonezko guztieri zuzenduta zegoen. Hala ere, gizonezko bakarra dago gozogintza ikastaroan.
Lehenengo aldiz antolatu du Muruetako Udalak gozogintza ikastaroa. Lurdes Eskibel eta Iratxe Torrontegi antolatzaileen esanetan «gauza desberdin bezala antolatu genuen ikastaroa». Jende askok eman zuen izena, hori dela eta bi taldetan banatu behar izan dira. «Hasiera batean gure asmoa talde bakarra egitea zen, baina klase baten 28 pertsona izatea ezinezkoa da. Batzuek ere kanpoan geratu behar izan dira». Eguaztenetan batzen dira batzuek eta besteak zapatuetan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.