
2008-04-04 | 18:19:04
Teileriako bateltokia berrituko du Udalak
Pantalanak eta atrakalekuen segurtasun baldintzak hobetuko dituzte
Muruetako Udalak Teileriako bateltokiaren berritze lanak hasiko ditu laster. Jabier Ondarza Muruetako alkatearen esanetan, «udarako lanak martxan" egotea aurreikusten dute.
Batez ere, pantalana eta atrakalakuen segurtasun baldintzak hobetuko dituzte. Horrez gain, gaur egun bateltokiak agertzen duen irudi estetikoa ere aldatzeko aprobetxatuko dituzte lanak. «Gaur egun bateltokiaren inguruneak eskatzen dituen egokitasun mailara egokitu behar dugu», dio alkateak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.